XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunismoaren erroak

Batere gogoetatzen delarik, gizonak arrangura berak ditu: bizitzeko ogia bezen baitezpadako du egia. Egia hori nahi du galde handi batzuen gainean. Zer ari gira eta norat ari? Zerk geramatza?...

Beren ustez, komunizten ebanjelio berriak egia emaiten dauku, harrokatik ura bezen garbi.

EBANJELIO BERRIA

Jo aitzina! Mundu huntako itzulia eta gauzen kanbiatzea ikhusi-ta iragan mendeetan, zer erran ditake? Marx, komunizten profetak hatzeman du gizonen goiti-beheiti guzien gakhoa eta itsu-mandoka, batzu besteen ondotik goazin bidea argitzen dauku: haren arabera gizonak onthaz doazi.

Geroago eta abilago, gozoago, ususago. Ura mendiari heldu den bezen segur, gu patarrari goiti ari oldar horrek, gizonak direno, eremanen ditu mailez-mail, hatsaren hartzeko.

Gizonaren makhur guzia da munduaren osoki nagusi ez izaitea: urari, suari, lurrari eta gauzen indar itsueri ez daki manatzen. Horien meneko da eta gerthatzen zako azpian lehertzea... Bainan, ororen segeretuen bilhatzen ari da, guziez jabetzeko eta hobeki baliatzeko.

Biba jakitatea! Hak emaiten daizku eletrika, tresna mota guziak eta, jakitateak bere lana bururatuko duelarik orotarat hedatuz, orduan gizona izanen da gauzen nagusi, egiazko jainko. Gizona da jainko bakharra.

Denbora berean, gizonak lagnotuko dira. Beste gauzentzat bezela, aski da jakitea gizonen arteko batasuna zer mekanika mota den eta mekanika hori behar den bezala alhatu-eta, ez da izanen bakerik eta elgarren amodiorik baizik.

Orduan, gizonak batzu besteentzat bildots eta mundu guzia beren azpiko, orduan izanen da lurreko parabisua. Parabisu segura, ez eta erlisioneak hitzemaiten duen beste nunbeiko zerua. Guk ez dugu ikhusiko lurreko zorion hori, ez baigira bidean baizik; banian oruan bizi direnek gozatuko dute.

Lana eta herra. Munduko gauzen eskuratzea baliatzeko, lanaz egiten denaz geroztik, lana du gizonak bere erregetasun bakharra. Lanaz kampo, gizonak ez du baliorik. Eriak ea zaharrak deusetako on ez direlakotz, besteen artetik aski dira khentzea.

Langilek behar dute elgar aditu, komunizten oldarrean sarthu, parabisurat lasterrago heltzeko. Jo muthurrean traba guzieri: Marx-ek dio odol ziphutik phiztuko eta mundu berria. Hortakotz, bi etsai badira bereziki lehen bai lehen garbitzeko: langileak beren azpiko dauzkatenak eta erlisionea, Jainko bat badela diona gizona baino gorago eta lur huntaz kanpo zoriona hitzemaiten duena.

Parabisua jakitateari esker. Gizona borrokan ari da inguruan dituen gauza itsuekin, jateko, beztitzeko eta gozoki bizitzeko. Borrokan ere bere lagunekin, ezin elgar adituz. Ez da bethi hola izanen.

EBANJELIO MOTZ ETA HOTZA

Bai ala ez? Beren balentrian lurreko parabisua erakutsirik eta hitzemanik, komuniztak ez dira ohartzen ere eskain eta eskua gibelarat egiten daukutela. Alde batetik gizonek bethi mendiari gora doazi, kaskorik ez duen mendi bati gora, sekulan ez delakotz bururatuko goiti iragaitea. Bestaldetik: jo aitzina, diote, kaskora hel-eta bethiko phausua ukhanen duzue.

Beraz gizonak iduri du egun paga bihar urririk dion ostatu batean dela, biharamun hura sekulan ez heldu.

Ez da harritzeko mementoa, komunizmoaren umetarik zonbeit lotsa beltz batean sarthu badira: mundu hunek ez duela ez burururik, ez buztanik eta bethikotz etsitzeko dela, gauza guziak ifrantuz direlakoan.

Eta futcho komuniztek fede osoa galdatzen dute beren zeru hura baithan. Girichtinoak ez gira zakhurrentzat ere on ikhusten ez ditugun Jainkoan eta zeruan dugulakotz sinhestea. Bainan, heiek bardin sinhetsi behar sekulan ikhusiko ez duten zeruan!!!

Jakitatea gidari? Ez da ukhatzeko gizonak abilduz doazila: Jainkoak hortako eman dakote izpiritu bat. Eman dezagun ere egun batez gizonek aski jakitate ukhanen dutela segeretu guzien jabe izaiteko eta gauza guzieri manatzeko: iguzkia nahi den tenorean jeikaraziz eta uretik arnoa eginez!

Bainan jakitatea gidari mundu huntan? Jakitateak gizonak amultsu bilhakarazten? Zer ilharra! Ez dugu urrun behatzearen beharrik ikhusteko jakitatea ongirat eta gaizkirat bardin lerrakoz dela. Oraiko gerlak ere jakitateak tresnatuak dira...

GARRALDA.